El próximo martes 25 de Junio a las 20:00 EL GRUPO DE TEATRO DE EUSKAL ETXEA MADRID comienza su feliz andadura con la primera muestra, con un maravilloso equipo, con mucha ilusión… ¡Encendemos las luces del salón Peio Aramburu! ¡Empieza la función!❤️
Madrilgo Euskal Etxeko Euskarazko XII. Poesia Lehiaketak baditu irabazleak!
Madrilgo Euskal Etxeak, Etxepare Euskal Institutua, Alberdania Argitaletxea, Txalaparta Argitalexea eta Erein argitaletxearen laguntzarekin antolatutako Euskarazko XII. Poesia Lehiaketak baditu 2024ko irabazleak.
Beren lanak bidali dizkiguten guztiak eskertu nahi genituzke eta nabarmendu jasotako poesia guztien kalitatea.
Etxepare Euskal Institutua, Alberdania Argitaletxea, Txalaparta Argitalexea eta Erein argitaletxek eskertu nahi genituzke laguntzarengatik eta hasieratik gugan azaldutako konfidantzagatik.
Sari orokorra: • Lehenengo saria: IXIAR ERATSUN URTZELAIETA, “KONSTELAZIO IBILTARIA”. • Bigarrengo saria: MARIA SOL CICERO MORONI, “BI EZEZAGUN”.
Euskal etxeko bazkideen arteko saria: • Lehenengo saria: MARIA IZAGA AGUIRRE, “TEORIA POETIKOA” • Bigarrengo saria: VICENTE VALLE TEJADA, “EUSKARA”
Sariketa: Ekainaren 21ean, 19:00etan, Madrilgo Euskal Etxeko Pello Aramburu aretoan.
Aurtego poesia lehiaketaren irabazleak ezagutzeko zain zain gaude! Ezagutu gure aurtengo epai-mahaiaren partaideak, Ankel Erro eta Hasier Larretxea idazleak.
Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa Garaia, 1982) 2018an, Espasa argitaletxeak argitaratu zuen bere lehen narrazio liburua gaztelaniaz, El lenguaje de los bosques, Zuri Negrínen ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin. Hainbat poema bilduma publikatu ditu, tartean, Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak, Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022), Otro Cielo (Espasa, 2022) edo Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021). Leo Minax musikariarekin kolaboratu du Ladudada (Idatzi ez zena, Aulanalua Records, 2015) abestiaren letrak osatzen. Rolán Garcés konpositore iruindarrak “Baleak” abestia (Rolán & Loop Abestiak, Gor discos, 2018) osatu du “Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira” (Pamiela, 2018) liburuko poema batean oinarriturik.. Literatura eta euskal herri kirolen soinuak (aizkora, harria, zerra), landa-bizitza (intxaurrak, zintzarriak) eta elektronika uztartzen dituen irakurketak egiten ditu, bere aita Patxi (aspaldiko herri kirolaria), bere ama Rosario eta bere senar Zurirekin.
Angel Erro (Iruñea, 1978) Idazle eta itzultzailea. Zuzenbidean eta Euskal Filologian lizentziaduna. Eta harkadian ni (2002), Gorputzeko Humoreak (2005), Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak (2022) eta Itzulpena-Traducción (2024) poema-liburuen egilea, hala nola Lerro etena (2019) dietarioarena. Emily Dickinson edo Grégoire Bouillier itzuli ditu euskarara, edo, azken urtean, Leire Bilbaoren Etxeko urak, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa edo Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez gaztelaniara. 2013tik 2023era eguneroko zutabe bat idatzi izan du Berria egunkarian.
Ekainerako aukeratu dugun liburua, Miriam Lukiren “Argialdiak “ (Susa, 2023) da.
Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak. Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz.
Ekainaren 14ean, 20:00etatik aurrera, Mirian Luki autorearekin solasean egiteko aukera izango dugu, irakurri liburua eta etorri gure Euskal Etxera, zuen zain izango gara!