MAIATZEKO IRAKURLE TALDEA

“Oso latza izan da” Xabier Mendiguren Elizegi

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahazturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuliz.

Irakurri liburua eta etorri gure irakurle taldearekin partekatzera Madrilgo Euskal Etxean Maiatzak 24, 19:45-20:45.

Zuen zain gaude!