Aurtego poesia lehiaketaren irabazleak ezagutzeko zain zain gaude! Ezagutu gure aurtengo epai-mahaiaren partaideak, Ankel Erro eta Hasier Larretxea idazleak.
Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa Garaia, 1982)
2018an, Espasa argitaletxeak argitaratu zuen bere lehen narrazio liburua gaztelaniaz, El lenguaje de los bosques, Zuri Negrínen ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin. Hainbat poema bilduma publikatu ditu, tartean, Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak, Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022), Otro Cielo (Espasa, 2022) edo Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021). Leo Minax musikariarekin kolaboratu du Ladudada (Idatzi ez zena, Aulanalua Records, 2015) abestiaren letrak osatzen. Rolán Garcés konpositore iruindarrak “Baleak” abestia (Rolán & Loop Abestiak, Gor discos, 2018) osatu du “Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira” (Pamiela, 2018) liburuko poema batean oinarriturik..
Literatura eta euskal herri kirolen soinuak (aizkora, harria, zerra), landa-bizitza (intxaurrak, zintzarriak) eta elektronika uztartzen dituen irakurketak egiten ditu, bere aita Patxi (aspaldiko herri kirolaria), bere ama Rosario eta bere senar Zurirekin.
Angel Erro (Iruñea, 1978)
Idazle eta itzultzailea. Zuzenbidean eta Euskal Filologian lizentziaduna. Eta harkadian ni (2002), Gorputzeko Humoreak (2005), Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak (2022) eta Itzulpena-Traducción (2024) poema-liburuen egilea, hala nola Lerro etena (2019) dietarioarena. Emily Dickinson edo Grégoire Bouillier itzuli ditu euskarara, edo, azken urtean, Leire Bilbaoren Etxeko urak, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa edo Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez gaztelaniara. 2013tik 2023era eguneroko zutabe bat idatzi izan du Berria egunkarian.